Albisteak
Laguntza berriak adin txikiko pertsona desgaituak dituzten familientzat
2016-07-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak hainbat laguntza ezarri ditu desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikiko pertsonak dituzten familientzat, Sistema Publikoan egiterik ez dagoen tratamenduak finantzatzeko.
Udalak babes sozialerako sistema zaindu behar duenez, laguntza modalitate berri hau ezarri du, fisioterapiako, errehabilitazio funtzionaleko, logopediako eta estimulazio kognitibo eta sentsorialeko tratamenduen zati bat finantzatze aldera, baldin eta tratamendu horiek Osasun eta Hezkuntza Sistema Publikoan ematen ez badira.
Laguntza honetan 2016rako ezarritako gehienezko muga 300 € urteko da, eta honako hauek eskura dezakete:
-
Bere ardurapean desgaitasuna edota mendekotasuna duen adin txikiko pertsona bat duten familiak, urtean 25.000 euroko edo gutxiagoko diru-sarrerak dituztenak (gehienezko laguntza, 300 € urteko).
-
Bere ardurapean desgaitasuna edota mendekotasuna duen adin txikiko pertsona bat duten familiak, urtean 25.001 euroko edo gehiagoko diru-sarrerak dituztenak (gehienezko laguntza, 150 € urteko).
Laguntza eskatzeko, Zerbitzu Sozialetako Departamentura jo behar da, Villa Mirentxun kokatua. Bertan emango dizute informazioa gaiari buruz eta laguntza jaso ahal izateko aurkeztu beharreko dokumentazioari buruz.