Albisteak

Kulturako, Turismoko, Gazteriako eta Kiroletako diputatu Denis Itxasoren bisita

2015-10-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Denis Itxasok alkatearen eta Gazteriako eta Kiroletako zinegotzi Txus Alonsoren eskutik ezagutu ditu Lasarte-Oriako Udalak kulturaren eta kirolen arloan ekin nahi dien zenbait proiektu.

Kiroldegia bisitatu ondoren, prentsaurrekoan agerraldia egin du. Zaballosek eskerrak eman dizkio diputatuari Lasarte-Oriara etortzeagatik. Bere iritziz, kiroldegia zein egoeratan dagoen ikusita, beharrezkoa da kiroldegi berri bat eraikitzea, herritarren beharren araberakoa. Behar horiek herritarrek parte hartzeko egin den prozesuan azaldu dira. Horretarako, ezinbestekotzat jo du Foru Aldundiarekin elkarlanean aritzeko bideak irekitzea.

Alkateak iragarri duenez, udalaren 2016ko aurrekontuetan kiroldegi berriaren proiektua prestatzeko kontu-sail bat sartuko dute, eta horretarako, Aldundiaren laguntza ekonomikoa ez ezik, Aldundiko teknikarien sostengua ere eskatu du hura diseinatzeko.

Itxaso diputatua ados agertu da kiroldegi berri baten proiektu anbizioso bati ekiteko proposamenarekin, etengabeko zaharberritzeetan aritu ordez. Kirol-ekipamenduen plan foral bat iragarri du datorren 2017-2019 hirurtekorako, eta hor sar litezkeela kiroldegi berria eraikitzeko obrak.

Itxaso prest agertu da kirola egiten duen herri batekin eta praktika horrekin konprometitzen den udal batekin elkarlanean aritzeko. Beharrezkoa iruditzen zaio lankidetzarako bide ezberdinak aztertzea; besteak beste, eskualde-mailako ikuspegia ematea kiroldegi berriari, eskualdean ekipamendu aldetik egon litezkeen hutsuneak betetzeko.

Bisitaren aurretik egindako bileran, Zaballos eta Itxaso Antonio Mercero Museoaren proiektuaz ere aritu dira, gobernu-ekipoak berriro ekin nahi baitio. Haren dosier bat entregatu ondoren, alkateak proiektua zertan den eta haren xehetasunak azaldu dizkio. Era berean, museoko instalazioak eskaini ditu, zinema-munduaren inguruko formazio-proiektu bat garatzeko.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna