Albisteak
Kultura ezberdinetako sukaldeak ezagutu eta dastatzeko aukera anitzen astean
2013-12-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa
Gaurtik hasi larunbat arte, Aniztasun astearen barruan, Okendo plazako karpan munduko alde desberdinetako sukaldaritzak ikusi, ezagutu eta dastatzeko parada izango da.
Gastrokulturala Euskal herritarren artean, sukaldaritzaren bidez, kultura aniztasuna sustatzeko ideia bezala sortu zen. Jardunaldi hauek, alde batetik, haur eta helduentzako sukaldaritza ikastaroak izango dituzte; eta bestetik, jatorri desberdinetako pintxoak dastatzeko aukera. Honako ikastaroak izango ditugu:
Abenduaren 26ean:
Sukaldaritza nikaraguarra (10:00-11:00 haurrak eta 11:30-13:00 helduak).
18:30etatik 22:00etara
Nazioarteko pintxoak
Anitzen sareak antolaturiko kultura ezberdinetako erakusketa:
NIkaragua, Errumaniz, Peru,…
Abenduak 27an:
Sukaldaritza italiarra haurrentzat (10:00--‐11:00) eta sukaldaritza mexikarra helduentzat (11:30--‐13:00).
18:30etatik 22:00etara
Nazioarteko pintxoak
Abenduak 28an:
Sukaldaritza afrikarra (10:00--‐11:00 haurrak eta 11:30--‐13:00 helduak).
18:30etatik 22:00etara
Nazioarteko pintxoak
*Helduen sukaldaritza ikastaroen ostean, partaide bakoitzak bere herri, probintzia edo herrialdeko informazioa elkarbanatzeko momentua izango du.