Albisteak
Kultura eta Hezkuntzako diru-laguntzak eskatzeko epea irekitzen da
2017-11-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko argitalpenaz zabaltzen da Lasarte-Oriako kulturaren sustapenerako eta eskola-orduz kanpoko jardueretarako diru-laguntzak eskatzeko epea. Eskaerak aurkezteko epea 10 egunetakoa da.
Diru-laguntza hauetarako deialdia norgehiagokako erregimeneko da. Kulturaren sustapenerako eta zabalkunderako programetarako deialdiaren diru-kopurua 9.190 euro da, eta 9.627 euro eskola-orduz kanpoko eta/edo izaera osagarriko jarduera hezigarrien esparruko programetarako.
Kulturaren sustapena eta zabalkundearen inguruko programei dagokienez, onuradun izan daitezke Lasarte-Orian interes orokorreko jarduerak garatzen dituzten elkarteak eta izaera juridikorik gabeko beste erakunde batzuk. Eskola-orduz kanpoko jardueren kasuan onuradun izan daitezke, eskola-orduz kanpoko eta gurasoen formaziorako interes orokorreko jarduerak garatzen dituzten Lasarte-Oriako eskoletako gurasoen elkarteak.
Lasarte-Oriako Udalak elkarteek aurkeztutako proiektuen artean banatuko ditu diru-laguntzak, betiere deialdi horietako baldintzak betetzen badituzte, jarraian adierazten diren balorazio-irizpideez den bezainbatean:
-
Aurkeztutako programaren edo proiektuaren ezaugarriei gehienez ere 40 puntu, honako alderdi hauek aintzat hartuta:
-
Pertsona onuradunen (parte-hartzaileen) kopuruari gehienez ere 20 puntu.
-
Programak edo jarduerak egina duen ibilbideari eta errotze mailari gehienez ere 10 puntu.
-
Programa antzerako proposamenekin eta jarduera edo taldeekin koordinatzeari, gaiak bateratuta eta programak koordinatuta, gehienez 10 puntu.
-
-
Programaren edo jardueraren aurrekontuari gehienez ere 40 puntu.
-
Entitate eskatzailearen ezaugarriei gehienez ere 20 puntu, honako alderdi hauek aintzat hartuta:
-
Entitatearen jarraikitasunari eta solbentziari gehienez ere 5 puntu.
-
Programaren edo proiektuaren finantzazio-tasa. Eskatutako diru-laguntzaren eta entitateak edo taldeak jarritako baliabideen arteko proportzioari gehienez ere 15 puntu.
-
Laguntza bakoitzaren zenbatekoa zehazteko irizpideak. Deialdi honetako baldintzak betetzen dituzten eskabide onartuek jasoko duten laguntzaren zenbatekoa zehazteko, kalkulua honela egingo da:
A. Kopuru finkoa. Parte honek laguntza bera bermatzen die deialdi honetako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei. Laguntza honen batura totala, gehienez ere, deialdi honetarako ezarritako zenbatekoaren %30 izango da.
B. Eskaera bakoitzaren balorazioa. Irizpideetan seinalatutako kontzeptuetariko bakoitzaren balorazioaren baturak puntu-kopuru total bat emango dio eskaeragile bakoitzari. Deialdi honetarako aurrekontu totalaren %70 eskabide onartuetan lortutako puntu-kopuruen totalaren artean zatituta aterako da ponderazio ekonomikoko indizea puntu bakoitzeko, eta hori eskatzaile bakoitzak ateratako puntu-kopuruarekin biderkatuta aterako da eman beharreko diru-laguntzen ebazpenerako B proposamena.
Ebazpenerako proposamena eskatzaile bakoitzaren A eta B atalen baturak osatuko du.