Albisteak

Kultura Auzoetara programa

2016-06-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

“Kultura Auzoetara” programa datorren astean iritsiko da Oria auzora. Ipuin-kontari bat eta kontzertu bat izango dira datorren asteartean, ekainak 7, auzo horretan gozatu ahalko direnak.

 

Programa 18:00etan hasiko da, haurrentzako ipuin-kontari batekin, La Esperanza auzo-elkartearen lokalean. Lur Usabiaga arituko da kontaketan, 3tik 7ra urteko haurrei zuzendutako jarduera horretan.

 

Karmengo Ama Birjinaren kaperan, 19:00etan, musikaren unea iritsiko da. Musika-eskola munizipaleko ikasleek kontzertua eskainiko dute hain leku enblematiko horretan.

Egitaraua ikusi

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna