Albisteak
Kultur etxea beteta Mitxelin II proiektuaren azalpenean
2013-02-20 | iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Kultur etxeko hitzaldi aretoa beteta egon da, gaur arratsaldean, Udaleko arduradunek egin duten Mitxel II proiektuaren azalpenean. Herritarrek gaiaren inguruko sentsibilitatea erakutsi dute eta asko izan dira parte hartu dutenak.
Iruzkinak
-
Felix Olasagasti
2013-02-26 / 12:47:40Egun on.
Merkataritza enpresak kokatzeko toki asko dago herriko kaleetan hutsik dauden lokaletan (kale Nagusian bertan sail bat). Eroski edo BM bezalako beste gune baten beharra dagoenik ez dut garbi ikusten. Lehen ere hor daude horiek biak herrian eta horietako beste batek herriari ezer gutxi gehituko diola iruditzen zait. Herrira etorri nahi duten enpresak baldin badaude, herrian (herrian bertan ez herriaren kanpoaldean) dauden lokaletan har dezakete tokia. Honek herriari ere bizia eman lekioke. Herriaren kanpoaldean beste gune handi bat kokatzeak herrian bertan daudenak lehen daramaten gainbeheran azkartzea ekarriko duela iruditzen zait. Horren ordez, hobe litzateke herriko merkataritza indartzea eta kanpoaldean, ezer jartzekotan, zerbait produzitzen duten enpresak jartzea. Krisi ekonomikoen aurrean indartsuago egoteko ere balio lezake agian (?)