Albisteak

Kreditu-aldaketa bat onartua, kopuruz 522.663 eurokoa

2015-10-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zaballosek berriki onartu den kreditu-aldaketa azaldu du. Horren bidez, bultzada handi bat emango zaio gure kaleen eta hiri-altzarien mantentzioari, andeatze handia jasan baitute. Alkateak azaldu duenez, 36.300 euro bideratuko dira eserlekuak eta paperontzia erostera, oso hondatuak daudenak ordezteko eta premia berriei erantzuteko. Era berean, herriko eserlekuak, barandak eta paperontziak lixatzeko eta pintatzeko lanak kontratuko dira, 60.500 euroan. Kopurua bera bideratuko da oinezkoen pasabidea eta bide-seinaleak pintatzera, gure kale askotan desagertuak baitaude. Horrez gain, 36.300 euro bideratuko dira trafiko-seinaleak eta Manttangorriren geralekuen behin betiko seinalizazioa erostera. Tximistarretako haur-jolasetan hondarrezko oinarriak ipintzeko eta hartara segurtasuneko araudia betetzeko, 10.000 euro bideratuko dira.

 

Aldaketak bi interbentzio urbano aurreikusten ditu: Arrain-Faunaren Behatokia konpontzea, oso hondatua baitago gaur egun (11.423 euro), eta Atsobakar auzora sartzeko oinezko pasabide berri bat egitea (horretarako, 60.000 euro bideratuko dira). Pablo Garaikoetxea ikastetxeko atezainaren etxea zaharberritzea ere aurreikusia dago, bai eta Sasoeta ikastetxearen fatxadan premiazko interbentzio bat egitea ere (28.000 eta 10.715 euro).

 

Alkateak halaber iragarri du, Aterpea merkatari-elkartearekin izandako elkarrizketen ondoren, 12.150 euro gehiago bideratuko dira Eguberrietan gure kaleak argiztatzeko. Islada Ezkutatuak taldeak Zubietan aurkitutako esku-bonben etorkizuneko erakusketarako, 6.000 euro bideratuko dira. Kirolen arloan, 35.000 euro bideratuko dira kiroldegiko makineria berria erostera. Eta azkenik, 117.114 euro udalaren gaur egungo zorra gutxitzera joango dira.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna