Albisteak

KOOPeratzen formakuntza proiektuaren izen emateko epea luzatu da

2014-11-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Beterriko eskualdearen garapen planaren baitan abiatu den KOOPeratzen zerbitzuan izena emateko epea abenduaren 5a arte luzatzen da. Dagoeneko hainbat proiektu aurkeztu dira, baina oraindik gehiagorentzako lekua dagoenez interesatuei denbora gehiago emango zaie.

 

KOOPeratzen zerbitzua, eskualdeko jarduera ekonomikoa sustatzeko helburua duen zerbitzua da, edozein motatako negozio proiektu, ekonomia sozialaren ereduaren baitan garatu ahal izan dadin beharrezkoak diren zerbitzu guztiak eskaintzen dituena. Horrela, zure enpresa sortzeko beharrezkoa duzun formazioa, jarraipen pertsonalizatua, proiektua garatzeko lantokia, iniziatiba ezberdinekin co-workingean aritzeko espazioak, eta zure negozioan zentratu ahal izan zaitezen, hilean 250 euroko diru laguntza eskaintzen dizkizugu. Horrela bada, kooperatzen.net en izena emateko orriak eta berau entregatzeko behar duzun informazio guztia duzu eskuragarri, abenduaren 5a arte izen emateko epea irekita egongo delarik.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna