Albisteak
KontenT-Tú. programa azaltzeko saio informatiboa
2017-11-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
“Kontent-Tu” Eguneko Arreta Zerbitzu munizipalaren irekiera berria dela eta –2018 urtearen hasieran zabalduko dizkie ateak lasarteoriatarrei-, azaroaren 21ean, 18:00etan, Manuel Lekuona kulturetxean (hitzaldi aretoan), saio informatibo bat egingo da zerbitzu honek nola funtzionatuko duen eta zer eskainiko duen azaltzeko.
KonTenT-Tú 65 urteko edo gehiagoko pertsonei zuzendua dago, mendekotasunaren balorazioan (BVD) 0tik 39ra bitarteko puntuazioa dutenei. Espazio hurbil batean harremanak izateko, ikasteko eta ongi pasatzeko gogoa dutenei, hain zuzen ere.
KonTenT-Tú “Biyak Bat” jubilatuen elkarteko aretoetako batean kokatua egongo da. Egunero egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera (lanegunetan), 10:30etik 13:30era.
Azpimarratzekoa da, halaber, zerbitzuan parte hartzen duten pertsona guztiek aukera izango dutela ordubete gehiago gelditzeko eta bazkari-zerbitzua jasotzeko.
KonTenT-Tú programak Lasarte-Oriako Udalaren finantzazioa du.