Albisteak

Kontainer marroirako poltsen banaketa

2017-07-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Kontainer marroirako poltsa biodegradakorrak saltzeko makinaren entregatzea atzeratzen ari dela eta, hura martxan jarri bitartean, hondakin organikoetarako poltsen banaketa egingo du Udalak asteazkenetan kaleko merkatuan, etxeko hondakin arriskutsuak jasotzen dituen furgonetan.

Inskribatutako etxebizitza bakoitzeko 50 poltsa (2 pakete) banatuko dira. Poltsako jasotzeko, txartela eraman beharko da, eta hurrengo datu hauek eman: txartelaren zk., DNIaren zk., izen-abizenak eta bizilekua.

Ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna