Albisteak

Konpartsek aurtengo inauteriak aurkeztu dituzte

2014-02-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Atzo arratsaldean kultur etxeko auditorioan hurrengo martxoaren 1 eta 2 egunetan ospatuko diren inauterietako aurtengo egitaraua aurkeztu zuten bere osaketan lanean aritu diren 11 konpartsek eta Udaleko arduradunek..

 

Elkarlana:

 

Elkarlanean osatutako asteburua izango da aurtengoan Inauterietakoa. Herriko elkarte eta konpartsen artean 2013. urteko irailean hasi genuen hau antolatzeko prozesua. Hori dela eta, gaurkoan denok elkarrekin aurkeztu nahi izan dugu festa hau, elkarlana irudikatu nahi duen argazki honen bitartez.

 

Bi egunetako festa izango da INAUTERIA Lasarte-Orian, martxoaren 1 eta 2 asteburuan zehar gauzatuko dena:

 

Martxoak 1: KONPARTSEN EGUNA:

 

Konpartsen eguna, aurtengoan 11 konpartsa ezberdin eta udalaren arteko elkarlanean antolatuko dugun eguna izango da. Konpartsa guztiak aurkeztu nahiko nituzke lehenik eta behin, haiek baitira festa egun honetako benetako protagonistak eta Festetako departamentuarekin elkarlanean jardun dutenak:

 

- Larramendi.

- Emakumearen Zentroa – Centro Cívico.

- Tekilak.

- A carcajadas.

- Nahaste Borraste.

- Intzak.

- Zakilibeldur.

- Elkar.

- Jalgune.

- Ttakun.

- Zabaleta Auzolan.

 

Gero eta indar handiagoa hartzen ari den eguna da hau. Inoiz baina konpartsa gehiagok hartuko dute parte aurtengoan, hamaikak hain zuzen. 2012. urteko zenbatekoarekin konparatuz gero, aldea handia da, bost izan baitziren urte hartan parte hartu zutenak.

 

Hori dela eta Udalak festa hau indartzeko esfortzu berezi bat ere egin nahi izan du: diru-laguntzen zenbatekoa aurten 12.000 €-koa izango da, eta festa antolatzeko 11.000 € inguru bideratuko dira.

 

Konpartsei ere baliabide tekniko eta material gehiago eskaini zaizkie aurtengoan haien lana gauzatzen laguntzeko. Adibidez, beharra duten konpartsek udalaren biltegi batean karrozak muntatzeko aukera izango dute.

 

Festaren antolaketa:

 

Festaren antolaketari dagokionean, lanari 2013. urteko irailean ekin genion jada. Aurreko urteko Inauterien balorazioa egin ostean, gaia erabakitzeko prozesua jarri genuen martxan. Honek bere fruitua eman zuen eta jada herritarren gehiengoak jakingo duen moduan, MUSIKA izango da aurtengo Inauterietako gaia.

 

Urtarrila heltzearekin batera, festaren beraren diseinuari ekin genion, herriak zer behar zuen eta hau nola gauzatu erabakitzeari. Orain aurkeztera goazen egitaraua da lan guzti horren adierazle:

 

Egitaraua:

 

 

Ordua

Zer

12.00

Konpartsen aurkezpena Okendo plazan. Nahaste Borraste konpartsa izango da aurtengoan aurkezpenak egiteaz arduratuko dena.

12.30

Kalean txaranga herriko kaleak girotzen.

13.00

Barrikotea Okendo plazan, Sagardotegi Ibiltaria. Mozorrotuta dagoen orok kalean sagardo tragotxo bat probatzeko beta izango du.

13.00

Poteoa tabernetan, Aterpea elkartearen eskutik.

14.30

Konpartsen bazkaria. Konpartsetako kideek Okendo plazan, eguraldi ona egitekotan, bazkalduko dute.

16.30

Konpartsen bilkura eta

Txokolatada Zabaleta Auzolan elkartearen eskutik.

17.00

Desfilea. Herriko kaleetan zehar ibiliko da, ibilbide hau eginaz: Okendo plaza, kale Nagusia, Ola kalea, Zumaburu kalea; kale Nagusira itzuli berriro ere Zumaburuko eliza paretik; Tajamar errotonda, Pablo Mutiozabal, Geltoki kalea, eta Okendo plazan amaiera.

19.00

Desfilearen amaiera.

Gazte klubak BINGOA egingo du Okendo plazan.

Dinbi-Banda batukada herriko kaleetan zehar.

23.00etatik aurrera

Abiba diskojaia Okendo plazan.

 

Egitarau hau guztia Konpartsen Eguna gure herrian gero eta gehiago sendotzen ari denaren adierazle da. Hurrengo urteetan ere gehiagora joateko eta jende gehiagok parte hartzeko saiakera egiten jarraituko dugu. Hori dela eta, herritar guztiak parte hartzera, mozorrotzera eta gozatzera gonbidatu nahi ditugu; eta aurtengoan inor konpartsa bat antolatzeko gogoz geratu bada, zalantzarik ez dezala izan 2015ean.

 

MARTXOAK 2: EUSKAL INAUTERIA:

 

Martxoaren 2an berriz, Lasarte-Oriako kaleetara Euskal Inauteria helduko da, Ttakun Kultur Elkartearen eskutik. Hauxe izango da egun horretako egitaraua:

 

Ordua

Zer

12.00

EUSKAL INAUTERIAK konpartsak hainbat ekintza burutuko ditu Okendo Plazan: herriko elkarteen konbokatoria, herritarrei konbokatoria, dantza eta kantua elkarte eta herritarrekin, sagardo eta txorizo dastaketa.

12.45

Okendotik Okendora Kalejira. Konpartsa Kale Nagusira irtengo da, Ilargi parean dantzatuko du eta Hipodromo etorbidetik barrena Okendora berriro itzuliko da.

17.30

EUSKAL INAUTERIAK konpar tsa abiatuko da: Okendo plaza, Kale Nagusia, Zumaburuko errotondaraino, buelta bertan eta Kale Nagusia, Tajamar errotondaraino, Hipodromo etorbidetik jeitsi eta Okendo Plazan bukatu.

19.00

Dantza eta hartza erretzea Okendo plazan.

 

Amaitzeko, berriro ere konpartsen parte hartze eta inplikazioa eskertu nahiko nituzke Lasarte-Oriako udalaren izenean, eta herritarrak mozorrotzera eta festan parte hartzera animatu nahiko nituzke. Herriko kaleak egun hauetan zehar kolorez janztea ere nahiko genuke, eta horretarako, herritar guztiei haien balkoi eta leihoak koloretako oihalez eta globoz janzteko deialdia ere luzatu nahi diegu.

 

Mozorrotu, ondo pasa eta gozatu!

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna