Albisteak

Konexio mugikor azkarragoak eta estaldura hobea iritsi dira Lasarte-Oriara 4G berriarekin

2017-10-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Konexio mugikor azkarragoak eta estaldura hobea iritsi dira Lasarte-Oriara 4G berriarekin:

Telefónica, Vodafone eta Orange telefonia mugikorreko operadoreak Lasarte-Orian 4G zerbitzua eskaintzan hasiko dira 800MHz bandan, eta horrek aukera emango die lasarteoriatarrei abiadura handiko konexio mugikorrak erabiltzeko LTE (4G) teknologian oinarrituta, eta ondorioz, estaldura hobea izango dute eraikin barruetan eta hedapen geografiko handiagoa. Teknologia berriaren eta Lurreko Telebista Digitalaren (TDT) arteko bateragarritasuna bermatzeko, Llega800 jarri dute martxan operadoreek, eta erakunde hori arduratuko da telebista-seinalearen harreran sortutako edozein kalte konpontzeaz. 

4G berria Lasarte-Oriara iristearekin batera, nazioan zehar pixkanaka egiten ari den inplementazio prozesuak jarraitu egiten du. Zerbitzu hauek jada aktibo dauden herriak egiaztatzeko, honako lotura honetan kontsultatu daiteke: https://www.llega800.es/listado-de-municipios-activos/

4Gren hedatzea 805/2014 Dekretuak, irailaren 19koak, 2015eko apirilaren 1ean ezarritakoaren testuinguruan  kokatzen da, zeinen bidez 790 eta 862 frekuentziak (61-69 kanalak) liberatu baitziren, ordura arte Lurreko Telebista Digitala hartzeko erabiltzen zirenak. Dibidendu digitala deitu zitzaion prozesu horri. Ordutik, telefoniako operadoreei esleitu zitzaizkien frekuentzia horiek, 4G telefonia mugikorreko zerbitzuak emateko.

Abantaila nagusiak: estaldura handiagoa eta hobea

4G sarearekin atea zabaldu zaie zerbitzu eta aplikazio berritzaileei. Gainera, hobekuntza esanguratsuak dakartza deskargatzeko abiaduran, datuak bidaltzerakoan –argazkiak, musika edo definizio altuko eduki audiobisualak-, eta etekinik handiena atera ahal izango zaie online aplikazioei, bideojokoei esaterako. 

“Telefonia mugikorreko sare aurreratu honek bi hobekuntza nagusi dakartza. Lehenengoa da arazo ugari konpontzen dituela orografia konplexua izanik estaldura arazoak zituzten lekuetan. Eta bigarrena, eraikinen barrura sartzeko duen ahalmena da, Lega800eko bozeramaile Daniel Espinen esanetan. 

4G teknologiaren belaunaldi berriak erraztu egiten du, halaber, enpresen eta administrazio publikoen arloan zerbitzu berriak sartzea, hala nola, eduki multimedia handia duten mugikortasun arloko enpresa-aplikazioak edo bideo-deiaren erabilera, besteak beste.

Gainera, 4Gk 800MHz bandan lortzen duen estaldura handiagoak zerbitzua hobetuko du eraikinen barruan eta aukera emango du zerbitzua geografikoki eraginkortasunez zabaltzeko.

Bateragarritasuna bermatzeko 

Llega800 erakunde gestorea arduratuko da zerbitzuak emateaz eta bateragarritasuna bermatzeaz 4G 800MHz bandan emititzeari eta TDT zerbitzuaren harrerari dagokienez. 

Bateragarritasun hori bermatzeko, Llega800 erakundeak doako hainbat zerbitzu eskainiko dizkie herritarrei. Batetik, aurretik jardutea, eta horri esker kaltetuen diren eremuetan bizi diren herritarrek komunikazio bat jasoko dute beren etxeetan non adieraziko baitzaie une horretatik aurrera doan eskatu ahal izango dutela beren eraikineko antena egokitzea, intzidentzia posibleak saiheste aldera.

Eta bestetik, prozedura zuzentzaile bat estazioak piztutakoan. Horren bidez, Llega800 arduratuko da erabiltzaile kaltetuak artatzeaz, kalte posibleak inolako kosturik gabe kudeatuko eta konponduko dituelarik.

Zerbitzu hauek kudeatzeko, doako telefono bat (900 833 999) eta web orri bat (www.llega800.es.) jarri dira herritarren eskura.

Udaletxera iritsitako eskutitza

Jakinarazpena

Triptikoa

Infografia

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna