Albisteak

KIROLDEGI MUNIZIPALERAKO EKIPAMENDU BERRIA

2016-03-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak muskulazioko eta kardioko material berria erosi du, horrelako instalazioak erabiltzen dituztenen eskari handiari erantzuna emateko. Horrela, kopuru handian hobetzen dira kirola praktikatzeko erabilgai dauden makinak. Horrekin, instalazio horien erabiltzaileek egiten zuten eskari bat bete nahi du Udalak.

 

Gainerako erabiltzaileengan nahiz kirol-ekipamenduaren mantentzioan eragin negatiboa izan dezaketen praktika txarrak saiheste aldera, Udaleko Kirol-Zerbitzutik erabiltzaileei gogorarazten zaie instalazio hori erabiltzeko arau espezifikoak honako hauek direla:

Era berean, erabiltzaileei jakinarazten die badela kirol-aholkularitzako zerbitzu bat, makina horiek era egokian erabiltzeko. Aholkularitza hori monitore baten presentziarekin egiten da, astelehen, asteazken eta ostegunetan 19:00etatik 20:00etara bitartean, eta hark aholkatuko eta orientatuko du kirol-ariketa hobeto egiteko eta aprobetxatzeko. “Banakako entrenamenduen” zerbitzuak kontratatzeko aukera ere badago, eta haien bidez entrenamendu-plan espezifiko bat izateko aukera eskaintzen da, erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu kiroldegiko idazkaritzan.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna