Albisteak

Kirol-zona berria Atsobakarren

2016-02-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkatea, Jesus Zaballos, eta Hirigintzako zinegotzia, Agustín Valdibia, Usurbilgo alkate Xabier Arregirekin bildu dira, Atsobakar aldean kirol-zona berri egiteko proposamena berari aurkezteko.

 

Lasarte-Oriarako kirol-ekipamenduen programa berriaren barruan, oraingo gobernu-ekipoak Atsobakar aldean futbolean entrenatzeko zelai berri bat eraikitzea planteatzen du. Proiektuaren barruan, atletismoko pista berriak eta harmailak jasotzen dira. Ekipamendua Udalaren jabetzako lur-sailetan garatuko litzateke, Froilán Elespe parkearen eta zentro komertzialaren artean, bigarren hori Usurbilgo udal-barrutian dagoelarik.

 

Operazio hau aurrera eramateko, beharrezkoa da Usurbilgo Udalaren jabetzako partzela bat baliatu ahal izatea, hura gabe ezingo bailitzateke aurrera eraman. Proposamena egin ondoren, Lasarte-Oriako Udala auzo-udalaren erantzunaren zain geratzen da.

 

Zona horretan atletismoko pistak instalatzea beharrezko urrats bat da, Michelingo kirolgunearen barruan kiroldegi berri bat eraikitzeari ekin ahal izateko eta hartara gure herritarren nahi bat betetzeko.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna