Albisteak
Kirol Merezimenduari sariak
2016-11-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako kirol-elkarteek eta edozein herritarrek kirol-merezimenduaren sarietarako kandidaturak aurkezteko epea ireki da. Epea azaroaren 20an amaitzen da.
Onartutako oinarriek kirol-merezimenduaren sariak hiru kategoriatan banatzen dituzte:
- 2016ko emakumezko kirolariari saria.
- 2016ko gizonezko kirolariari saria.
- Kirol ibilbideari 2016ko Lasarte-Oria saria.
Ondoko gaietan nabarmendu diren Lasarte-Oriako pertsona helduak izan daitezke hautagai:
- Lasarte-Oriako kirolaren alde egindako lanagatik.
- Bere kirol ibilbide pertsonalagatik.
Lasarte-Oriako kirol elkarteek eta edozein herritarrak proposatu ditzakete hautagaiak.
Elkarte edota herritar bakoitzak, gehienez ere, hautagai bat aurkeztu ahal izango du sari bakoitzeko.
Hautagaiak aurkezteko, horretarako espresuki prestatutako fitxa bete beharko da. Fitxa hau Lasarte-Oriako Udalaren webgunean zintzilikatuko da eta elkarteei emailez bidaliko zaie.
Hautagaien proposamenak emailez kirolak@lasarte-oria.eus helbide elektronikora bidali beharko dira, edota kiroldegian jarriko den kaxan sartu beharko dira.