Albisteak
Kirol-instalazioen ordutegiak zabaldu egingo dira udan
2017-01-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako kirol-instalazioen 2017rako egutegiak berekin dakar Maialen Chourraut kiroldegi munizipalaren eta Michelingo kirolgunearen udako ordutegia zabaltzea.
Egutegi berriarekin, kiroldegiak ordubete gehituko du udako ordutegia astelehenetik ostiralera, 16:00etan irekiz 17:00etan egin ordez. Larunbatetan eta jaiegunetan 14:00etan itxiko du 13:00etan egin ordez. Michelingo kirolguneak ordubetez gehituko du bere ordutegia, 22:00etan itxiz 12:00etan egin ordez.
Horrela, ordutegi berriak hauek dira:
NEGUKO ORDUTEGIA
(irailetik ekainera)
Maialen Chourraut kiroldegia:
Astelehenetik ostiralera:
Igerilekua: 7:00-12:30 eta 14:00-21:30
Kiroldegia: 7:00-22:30
Sauna: 9:00-12:30 eta 15:00-21:00
Larunbatetan:
Igerilekua: 9:00-13:00 eta 16:00-20:00
Kiroldegia: 9:00-20:00
Sauna: itxita
Igande eta jaiegunetan:
Igerilekua: 9:00-13:00
Kiroldegia: 9:00-13:00
Sauna: itxita
Hileko azken ostegunean igerilekua itxita egongo da, garbiketa eta mantentze-lanak egiteko.
Michelingo kirolgunea:
Astelehenetik ostiralera: 15:30-22:30
Larunbatetan: 9:00-20:00
Igande eta jaiegunetan: 9:00-13:00
UDAKO ORDUTEGIA
(uztailetik abuztura)
Maialen Chourraut kiroldegia:
Astelehenetik ostiralera:
Igerilekua: 7:00-12:30 eta 16:00-21:30
Kiroldegia: 7:00-13:00 eta 16:00-22:00
Sauna: 9:00-12:00 eta 16:00-21:00
Larunbat, igande eta jaiegunetan:
Igerilekua: 9:00-14:00
Kiroldegia: 9:00-14:00
Sauna: itxita
Michelingo kirolgunea:
Astelehenetik ostiralera:
10:00-12:30 eta 17:00-22:00
Larunbatetan:
9:00-13:00
Igande eta jaiegunetan:
Itxita
Bestalde, instalazioak itxita egongo dira jaiegun hauetan:
Maialen Chourraut kiroldegia:
Urtarrilean: 1ean, 5ean (arratsaldean) eta 6an.
Maiatzean: 1ean.
Ekainean: 28an (arratsaldean), 29an eta 30ean.
Uztailean: 23tik 31ra.
Abuztuan: 1etik 6ra.
Abenduan: 24an, 25ean eta 31n.
Michelingo kirolgunea:
Urtarrilean: 1ean, 5ean (arratsaldean) eta 6an.
Apirilean: 13an, 14an, 15ean, 16an eta 17an.
Maiatzean: 1ean.
Ekainean: 28an (arratsaldean), 29an eta 30ean.
Uztailean: 2an, 9an, 16an eta 23tik 31ra.
Abuztuan: 1etik 6ra, 13an, 20an eta 27an.
Abenduan: 8an, 24an, 25ean eta 31n.