Albisteak

Kirol instalazioen akurak

2016-12-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Kirolen Udal Zerbitzuak 2017 urtean Kirol Guneko pilotalekua, Tenis pistak eta pista balioaniztuna, baita padel pista ere urte osoan zehar (uztaila eta abuztua ezik), zenbait ordu eta egunetan alokatzeko aukera eskaintzeko asmoa du.

Eskainiko diren orduak eta erabiliko diren arauak ezagutu nahi dutenek dagokien instalazioan kontsulta egin dezakete.

Instalazioren bat erreserbatzeko asmoa duten erabiltzaileek eskaera formalizatu beharko dute kiroldegiko bulegoan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna