Albisteak

Karmengo Ama eta San Inazio festentzako hitzarmena

2015-07-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballosek, Lasarte-Oriako Udalaren ordezkari gisa, eta Juan Rodriguezek, “La Esperanza” Auzo Elkartearen ordezkari gisa, hitzarmena sinatu dute gaur goizean,

Hitzarmena sinatzen ari zirela, Juan Rodríguezek, "La Esperanza" Auzo Elkartearen izenean, eskertu egin dio Udalari egindako ahalegina, hitzarmen honen bidez areagotu egingo baita udalaren lankidetza aurtengo jaietan.  Laguntzaile eta boluntario guztiei ere eskerrak eman dizkie, haiek gabe ez baitzen posible izango jai hauek antolatzea. Egitarauaren barruan, haurrentzako jarduerak nabarmendu ditu, bereziki Udalarekin lankidetzan, uztailaren 16an eta 30ean egingo diren bi tailer berri. Baita ere, hilaren 16an eta 31n egingo diren bazkari herrikoia eta dantzagarriak, Ibaiberriak taldearekin.

Jesus Zaballos alkateak, Elkarteak eta Udalak egindako ahalegina nabarmendu du, horri esker, zabaldu eta hobetu egin baita jaien egitaraua. Egungo gobernu taldeak apustu egiten du jaiak eta Lasarte-Oriako kultur jarduera deszentralizatzearen alde, eta Karmengo eta San Inazioko Festetako ahalegin hau adibide bat gehiago da. Jakina, sakondu egin beharko dugu apustu honetan, dagoeneko badiren auzoetako festekin eta etorkizunean antolatu daitezkeenekin.

Udalak konpromisoa hartzen baitu 3,574€ bideratzeko uztailaren 16an eta 30ean eta 31n ospatuko diren festak antolatzeko.

Gainera, Lasarte-Oriako Udalak konpromiso hauek hartzen ditu:

-6x6ko oholtzaren alokairua Basaundi Bailaran jartzeko.

-Haurrentzako tailerren kontratazioa uztailak 16rako eta 30erako.

-400 jai-egitarau egitea.

-Brunet Parkeko tenpletean eta Basaundi Bailara plazan argindarra jartzea.

-Auzoko tenis pistetan ur hartunea jartzea.

-Plazido Mujika Plazan uztailak 16an 3x3ko hiru karpa eta 4 mahai jartzea.

-Plazido Mujika plazan 12 hesi eta Basaundi bailarako plazan 20 hesi uztea.

-Auzoetako buruhandiak uztea, Manuel Lekuona kulturetxean jaso beharko dituztelarik.

-Uztailaren 31n Ibai Berriak taldearekin izango den berbenaren kostua, 1.210eurokoa, Udalak ordainduko du.

“La Esperanza” Auzo Elkarteak konpromiso hauek hartzen ditu:

- Karmengo Ama eta San Inazio Festen planifikazioa, jarraipena eta funtzionamendu egokia antolatzea eta kudeatzea uztailak 16an, 30ean eta 31n honi  erantsita azaltzen den egitaraua betez.

- Jai egitarauan azaltzen diren jarduerak estaliko dituen RC seguru bat egitea.

- Bertan parte hartzeko arauak ezartzea, betiere inolako diskriminaziorik egin gabe sexuagatik, arrazagatik, erlijioagatik, klase sozialagatik edo beste arrazoi ideologiko batzuengatik.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna