Albisteak
Jardunaldiak: Lasarte-Oria, bizikidetza berreraikitzen
2016-01-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak bizikidetza normalizatzeko jardunaldi batzuk antolatu ditu Antonio Mercero gunean, hilaren 26 eta 28an. Mercero. Andres Krakenberger eta Paco Etxebarria izango dira hizlariak.
Jardunaldiak, herritarrentzako irekiak, udal taldeak, bizikidetzaren inguruan aspaldi egiten ari diren hausnarketa lan baten emaitza dira. Jardunaldiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta daude, eta hurrengoak dira:
- Urtarrilaren 26an, 19:00etan. Ponentzia: “memoria kolektibo eta barne-biltzaile baterantz”, Andres Krakenbergerrekin.
Urtarrilaren 28an, 19:00etan. Ponentzia: “Euskadin izandako torturaren inguruko ikerketa. 1961-2010”, Paco Etxebarriarekin.