Albisteak

Janari bilketa Sahararen aldeko XII. Euskal Karabana: Piztu itxaropena

2016-01-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Azken urteetan bezala, Lasarte-Oriako Saharako Lagunak, janari bilketan hasiko dira eta Tindoufeko kanpamendutara bidaliko ditugu otsailean, XII. Euskal Karabanarekin. Horregatik, berriro eskatzen diegu lasarteoriatarrei bere laguntza eta hurrengo egunetan supermerkatu ezberdinetan janaria uzteko. Era berean , Lasarte-Oriako umeak bere eskoletan janari bilketan parte hartu dezakete.

Janaria ondorengo leku eta egunetan jasoko da:

- Urtarrilak 16 larunbata, Eroski Center Lasarte, Carrefour Express eta Sasoetako BM supermerkatutan.

- Urtarrilak 23 larunbata zentroko BM-n eta Urbil-eko Eroskin.

- Urtarrilaren 22an bitarte ikastola eta elkarte hauetan: Garakoietxea, Landaberri, Sasoeta, Zumaburu, Emakume zentroa eta “Biyak Bat” Erretiratuen egoitzan.

Herritarrei animatzen diegu bereziki urte honetan, uholde gogorra jasan dituztelako Tindufeko kanpamendutan. Horregatik, garrantzitsua da solidarioa izatea.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna