Albisteak

Jalguneren jaialdia eta erakusketa

2015-11-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jalgunek aurten erakusketa batez eta 9. Jalgune Jaialdiaz gozatzeko aukera emango digu azaroaren 28an.

 

Jalgune elkarteko kideek, Jesus Zaballos alkatea eta Lourdes Acevedo zinegotzia lagun zituztela, aurten “Elkar sentitu eta emozioak handitu” eslogana izango duen jaialdia aurkeztu zuten.

 

Idoia Ayesak eta Tamara Ramosek azaldu zuten moduan, aurtengoan emozioak antzerkiaren jabe egin daitezen saiatuko dira. “Emozioek gure sentimenduak adierazten laguntzen digutelako”.

 

Hainbat eszenaren bitartez, Jalgune Elkarteko kideak beren emozioak nola bizi dituzten erakutsiz joango zaizkigu.

 

Ekitaldiak azaroaren 28an 18:00etan hasiko dira, Kulturetxearen inguruan, “Oaintxe in Deu” txarangaren emanaldiarekin. Jaialdia 18:30ean abiatuko da, eta aurten Semblante Rociero koruaren laguntza ere izango du.

 

Abenduaren 3tik 18ra bitartean, lasarteoriatarrek argazki-erakusketa batez gozatzeko aukera izango dute Antonio Mercero gunean. Draveten Sindromearen Fundazioaren eskutik datorren erakusketa horretan, idazmahairako hainbat material erosi ahalko da (boligrafoak, errotuladoreak, portaminak…). Jasotzen den diruak Draveten Sindromeari buruzko ikerketak finantzatzeko balioko du.

Kartela ikusi

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna