Albisteak

Jalgunek Txikikluba sortuko du Udalarekin sinatutako hitzarmen berriari esker

2017-12-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Hiru urterako hitzarmen berriaren bitartez, 2018an Jalgunek Txikikluba ireki ahalko du, 6tik 12ra urteko haurrei destinatua. Hiru urtean, Jalgunek 137.748 eurorainoko ekarpena jasoko du.

Jalgunek Udalarekin izenpetu duen hitzarmenaren berritasun nagusia da 2018tik aurrera elkarte horrek zerbitzu berri bat izango duela: Txikiklub Inklusiboa, 6tik 12ra urteko adingabeei destinatua.

Jesus Zaballos alkateak aitortu du Jalgunek eginkizun bikaina betetzen duela pertsona horiek Lasarte-Oriako bizitzan integratze aldera. Zaballosek adierazi du jendeak estimu handia diela klubeko neska-mutilei bezala hango begiraleei ere.

Alkateak halaber gogorarazi du irisgarritasuna ez dela kale-plazetan barrena mugitu ahal izate soila, herriko aisian eta jardueretan sarbidea ematea ere badela.

Bere mintzaldia amaitzeko, alkateak azaldu ezen, Jalgune hazteko helburuarekin, 2018an gehitu egin dela Jalguneri zuzendutako kontu-saila, Txikikluba sortu ahal izateko.

Lourdes Acevedo arloko zinegotziak azaldu duenez, kontua da desgaitasun funtzionala duten adingabeen gurasoen eskakizun bati erantzuna ematea, zerbitzu hori erreklamatzen baitzuten beren seme-alabak beste herri batzuetara eraman beharrik ez izateko.

Jalguneren aldetik, Pili Bermejok azaldu du gurasoekin bilera bat antolatu dela Txikikluba martxan jartzeko, eta jaiegun hauetako oporraldia igarotakoan 15 eguneko epea zabalduko dela klubean izena emateko. Asmoa da kluba urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran abian jartzea.

Hitzarmenaren zenbatekoa totala 137.748 eurokoa da, eta kopuru hori honela banatuko da urtez urte:

Horrez gain, Udala Jalguneren ekimenekin kolaboratzera konprometitzen da, jabari publikotik beharrezkoak dituzten guneak eta ondasunak dohainik utziz, elkartearen jarduerei zabalkundea ematen laguntzeaz gain.

Jalgunek, berriz, konpromiso hauek hartzen ditu: Aisiako eta Denbora Libreko “Gure Ametsa” Klubean urte osoan zehar garatuko den animazioko eta denbora libreko zerbitzua programatzea, antolatzea, garatzea, exekutatzea eta gero ebaluatzea.

Azkenik, eta 2018ko berritasun moduan, Jalgunek Txikiklub Inklusiboa sortuko du, 6tik 12ra urteko adingabeei zuzendua. Klubak astean bi arratsaldetan irekiko ditu ateak. Lehenbizikoan, jarduera ludikoak egiteko, eta bigarrenean, kirol egokitu edo inklusiboko jarduerak egiteko, Ostadarrekin elkarlanean. Guztira 67 saio 10 adingabeko talde bakoitzeko, lehentasuna dibertsitate funtzionala duten pertsonek izango dutelarik.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna