Albisteak

Jakinarazten da ekainaren 30ean behin betiko amaituko dela LTDaren erabiltzaileek doako interbentzioak eskatzeko epea, 800 MHz-eko bandako 4G nodoek eragin ditzaketen afektazioengatik.

2018-06-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Prestazioaren hasieran udal honek informatu zuen moduan, 4. generazioko telefonia mobilaren zerbitzuak (4G 800 MHz-eko bandan) afektazioak eragin ditzake lurreko telebista digitalaren (LTD) errezepzioan.

Afektazio horiei konponbidea emateko eta telefonia mobileko estazio baseak zerbitzuan jartzeak LTDa afektatuko ez duela bermatzeko, LLEGA800 entitateak beharrezko interbentzio teknikoak egiten ditu LTDaren erabiltzaileen errezepzioko instalazioetan. Interbentzio horiek dohainik dira herritar afektatuentzat.

Jakinarazten da ekainaren 30ean behin betiko amaituko dela LTDaren erabiltzaileek doako interbentzioak eskatzeko epea, 800 MHz-eko bandako 4G nodoek eragin ditzaketen afektazioengatik.

Etorkizunean, baliteke Lasarte-Orian telefonoa mobileko estazio base berriak piztea, 800 MHz-eko bandan, baldin eta operadoreek beharrezkotzat jotzen badute zerbitzu hori hobetzeko. Kasu horretan, udalak berriro informatuko luke gaiaz, eta dohainik atendituko lirateke gerta litezkeen intzidentziak, sei hilabeteko epe berri bat zabalduko litzatekeelarik estazioa piztutako egunetik kontatuta.

Zalantzarik izanez gero, beti dei daiteke LLEGA800en Udaletako Bulego Teknikoaren 900 831 902 telefono doakora, eta han emango dizute zure udalerrian edo udalerri muganteetan instalatutako telefonia mobileko estazio baseek eragin ditzaketen afektazioei buruzko informazio guztia.

Horrez gain, jakinarazten zaizue, Erabiltzaileen Atentziorako Zentroan atendituak izateko eta intzidentziei konponbidea emateko, doako telefono honetara komunikatu beharko direla: 900 833 999.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna