Albisteak

Jaietan Blai! Festetarako proposamen bilketa martxan da

2015-01-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria eta Festak departamentuak, urtarriletik aurrera Jaietan Blai! 2015. urteko prozesua abian jarriko dela aditzera eman nahi du. Aurtengoan, San Pedro Jaiak ekainaren 26, 27, 28 eta 29an ospatuko dira.

Proposamen zehatzak:

Aurtengo San Pedro festak antolatzeko prozesua urtarrilean hasi da jada. Lehenik eta behin, herritarrei haien ekarpen eta proposamenak egiteko aukera eman nahi izan zaie. Hori dela eta, herriko etxe guztietara, proposamenak egiteko eskuorria banatuko da hurrengo egunetan.

Bertan, herritarrek festetarako izan ditzaketen proposamenak idatzi ahalko dituzte, eta edozein udal eraikinetan kokatuta dauden parte hartzeko postontzietan utzi. Proposamenak egiteko epea otsailaren 15era bitarte luzatuko da.

Proposamenak bideratzeko bestelako baliabideak:

Eskuorriaz gain ordea, Lasarte-Oriako udalaren sare sozialen bidez ere proposamenak helarazteko aukera izango da. Horretarako, Facebook orriko horma edota #SPJ15 traola (Twitter) erabili ahalko dira.

Gainera nahi izanez gero gure helbide elektronikora ( udala@lasarte-oria.org ) ere bidal dezakezue mezu bat zure ekarpenak egiteko.



Prozesuari jarraipena:

Behin proposamen guztiak jaso ostean, otsailaren amaieran Festetako Mahaiaren lehen bilera egingo da. Bilera hau irekia izango da, nahi duen orok parte hartu dezan, baina batik bat festetan ekintzak antolatzen dituzten herriko elkarte ezberdinetako ordezkariei zuzendua izango da. Bertan, proposamenak kudeatuko dira eta elkarteek aurtengoan zein ekintza burutuko dituzten zehaztuko da, horrela programa osatzen eta burutzen hasteko.

Festa herrikoiak direlako benetan festa, animatu eta parte hartu!

Aurtengoan ere… Jaietan blai!!!

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna