Albisteak

Jadanik badu irabazlea irudi korporatiboaren lehiaketak

2013-03-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Aurreko urteko azaroan onartu ziren Udalbatzarrean gure Udalerriko irudi korporatiboa aldatzeko lehiaketa bat antolatzeko oinarriak eta azken hilabete hauetan Udalerria aukeraketa prozesuan sartu da. Guztira 4.923 bozka jaso ditu Udalak herritarren eskutik internetez eta kultur etxean jarritako postontziaren bidez. Orain azken pausoa falta da, Udalbatzarrak bere oniritzia eman behar dio irudi berriari.

Udala gustura dago herritarrek azaldutako interesa eta parte-hartzearekin, honela irudi berriak guztion oniritzia izango baitu. Hala ere, jakin badakigu herritarren parte-hartzea ahalik eta errazena eta justuena bilatzeko bidean oraindik akatsak egiten ditugula eta internet bezalako tresna berrien erabilpenarekin metodo berriak aurkitzen saiatu bagara ere, oraindik zaila egiten zaigu.    

 Gainera, herriko 24 elkartek ere parte hartu dute aukeraketa honetan eta oso esperientzia aberasgarria izan da Udalarentzat. Elkarte desberdin asko agertu dira (Jalgune, Dinbi-danba, Biyak bat, Aterpea, Rahma elkarte kulturala, Ttakun,…), giro ona izan da guztien artean, interesa agertu dute eta herriko sektore aktiboa direla erakutsi dute beste behin ere.    

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna