Albisteak
Irudi korporatiboaren lehiaketa IKIMILIKI logotipoak irabazi du
2013-03-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Lasarte-Oriako Udaleko irudi korporatiboaren lehiaketaren irabazlea onartu da Udalbatzarrean. Lehiaketa orain dela hilabete bukatu bazen ere, erabakia hartuta egon arren, Udalbatzarrak gaur berretsi du IKIMILIKI irabazle moduan.
Horrela, lehengo azaroan hasi zen bidea bukaerara heldu da eta Udaletxeko alderdi guztien, herriko elkarteen eta herritarren parte hartzeaz logotipo berri bat aukeratu da.
Logoaren egilea Bit&mina enpresa oiartzuarra izan da eta beraien proposamenak bi kontzeptu uztartu nahi ditu; alegia, batetik, udala (erakunde gisa) eta, bestetik, herritarra (gizarte anitz, plural eta parte-hartzailea).
Lasarte-Oriaren oinarria bateratzean dago; hots, herrigune ezberdinak elkartzean, natura eta industria bateratzean, kultura eta jatorri ezberdineko pertsonak elkarrekin bizitzean... Ahots eta kolore ezberdinez osaturiko udala.
Puntuaketa:
Argos: 16,81 Deskalifikatua
Ikimiliki 14,73 Irabazle
Nahiko nuke 12,27
Sakillu 9,98
Mountain 8,43
Udalgiltza 8,18
Zaharrak berri 7,90
Ardatzak 7,72
Nigrum 7,11
0Grafica08 6,82
Argitu beharra dago, ARGOS ezizeneko irudia deskalifikatu egin dela, interneten bidez bere identitatea publiko egin zuelako lehiaketaren epeen barruan. Beraz, honek bigarren sailkatuari eman dio garaipena.