Albisteak
Irisgarritasunari buruz udalerriak gaur egun duen egoeraren estudioko konklusioak aurkezteko bilera
2017-11-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Irisgarritasunaren Plan berria egitearren herritarrek parte hartzeko prozesuaren barruan, bilera baterako deialdia egiten zaie herritarrei, irisgarritasunaren gaur egungo egoerari buruzko konklusioak aurkezteko. Bilera Kulturetxean izango da, abenduaren 1ean ostiralarekin, 18:00etan.
Hitzaldi-aretoan egingo den izaera irekiko bilera berri honetan, plana idazteaz arduratu den Ingartek Consulting enpresa adjudikatarioak Lasarte-Oriako irisgarritasunaren gaur egungo egoerari buruzko konklusioak azalduko ditu, bide publikoei, udalaren eraikin publikoei, garraiobide publikoei eta komunikabideei dagokienez.
Horren ondoren, irtenbide izan daitezkeenak eskainiko ditu, eta horiei buruzko debate bat hasiko du bildutakoekin, bilerara agertutako kolektiboen eta herritarren ekarpenak jasotzeko asmoz.