Albisteak

Irekita dago gizarte-intereseko diru-laguntzak jasotzeko epea

2017-11-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Orian, ongizate sozialaren garapenerako lan egiten duten erakundeentzako diru-laguntzak eskatzeko oinarriak argitaratu dira. 17.500 euro jartzen ditu udalak horretarako, 2017rako. Proiektuko 2.800 euro izango dira gehienez.

Azaroaren 22tik hasita, 30 egun balioduneko epea irekitzen da eta honen xedea diru-laguntzak norgehiagokako erregimenean emateko prozedura arautzea da. Diru-laguntzen onuradunak Zerbitzu Sozialen berezko jardun-eremuan jarduerak egiten dituzte  pertsona edo  elkarteak izango dira, hau da, biztanle guztien ongizatea sustatzen dihardutenak eta, bereziki, gizartetik baztertzeko arriskua dagoen situazioetan, haurren babesgabetasuneko egoeretan eta dependentziarako arriskua dagoen situazioetan eskuhartzen dihardutenak.

Onairriak hemen ikus daitezke: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/11/22/c1707909.pdf

Irabazi-asmorik gabeko Gipuzkoako elkarte edo pertsona fisikoek eskatu ahalko izango dituzt  diru-laguntza hauek, betiere haien jarduerak bat baldin badatoz oinarri hauen xedearekin eta zerbitzua Lasarte-Oriako udalerrian ematen badute. Era berean, diru-laguntzen onuradun izan daitezke udalerriarentzat interesekotzat jo daitekeen jardueraren bat egiten duten Gipuzkoako entitate sozialak, nahiz eta zuzenean Lasarte-Orian zerbitzurik ez eman.

Diru-laguntza bakoitzaren banakako zenbatekoak ezingo du gainditu 2.800 euroko kopurua, ez eta entitateak eskatutako kopurua ere. Elkarte edo eta pertsona fisiko bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.

Irizpide eta balorazio-muga hauek kontuan izanda onartuko diren eskaerak hautatuko dira  (gehienez 100 punturaino). Proiektu guztiak diruz lagunduko dira lortu duten puntuen arabera:

  1. Elkarteak udalerrian du egoitza. (15 puntu).

  2. Elkarteak udalerrian izan duen ibilbidea. Entitateak erakutsitako jarraitutasuna eta egonkortasuna (gehienez 5 puntu Lasarte-Orian antolatu dituzten ekintzak urte osoko puntu bana).

  3. Proiektuan parte hartzen duten pertsonen kopurua (gehienez 5 puntu).

  4. Eskaintzen diren jarduerak: gizarte-bazterketako arrisku egoeran dauden herritarrei zuzendutakoak dira, haurrak eta gazteak artatzeko eta babesteko direnei zuzenduta, mendekotasuneko eta ezgaitasuneko arrisku-egoeretarabideratuak edo eta emakumeen alduntzeari zuzenduta (gehienez 10 puntu).

  5. Erabiltzaileak atenditzera dedikatzendituen egunak (gehienez 7 puntu, astean zehar atenditzera dedikatutako egun bakoitzarengatik puntu bat).

  6. Erabiltzaileak atenditzera dedikatzenduten ordutegia (gehienez 8 puntu).

  7. Ekintzak nori zuzenduta daude (gehienez 5 puntu. Kaltetu eta familiei hartatzenbadiete 5 puntu, ekintzak elkarteko kideentzat soilik baldin badira 2,5 puntu).

  8. Entitatearen baliabide pertsonalak, pertsonalaren organigrama, kopuruarekin eta bakoitzaren funtzioekin. (Gehienez 10 puntu).

  9. Diruz laguntzekoa den proiektuan parte hartzen duten lasarteoriatarren kopurua (gehienez 10 puntu).

  10. Lasarte-Orian gauzatzen dituzten jarduerak. Hauen iraupena eta maiztasuna (gehienez 8 puntu).

  11. Proposatutako jardueren antzekorik ez izatea udalerrian (2 puntu).

  12. Generoaren ikuspegia proiektu osoan zehar txertatzen da. (5 puntu).

  13. Zerbitzu sozialen arloko jarduera munizipalarekiko osagarritasun-maila, haren jardun-esparrua zabalduz (gehienez 5 puntu).

  14. 2016. urtean Zerbitzu Sozialetako Departamentuarekin izan duen koordinazioa (gehienez 5 puntu).

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna