Albisteak
Ireki da enpresa txikiak sortzeko laguntzetarako epea
2017-09-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak merkataritzan, ostalaritzan edo zerbitzu pertsonaletan enpresa txikiak sortzeko laguntzen eskaeretarako epea ireki du. Laguntza-lerroa itzuli beharrik gabeko 25.000 eurokoa da, eta gehienezko laguntza 1500/1800 eurokoa izango da.
Gure udalerrian hirugarren sektorea indartzeko helburuarekin, Jesus Zaballos alkateak laguntzen deialdi berria iragarri du, Lasarte-Orian merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen sektoreei lotutako enpresa txikiak sortzeko.
Laguntza eskatu ahalko dute, merkataritzako jarduera dutelarik, 2017ko urtarrilaren 1etik Lasarte-Orian merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonalen prestazioko enpresa berri bat sortu duten pertsona fisiko nahiz juridikoek, betiere oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Aurkezteko epea urtea amaitu artekoa da.
Izaera orokorrarekin, diruz laguntzekoak diren gastuen % 40koa izango da diru-laguntza gehienez, topea 1.500 eurokoa delarik. Izaera partikularrarekin, Eragin Komertzial Maximoko Eremutik kanpo kokaturiko establezimenduentzat, erretiroagatik eskualdatuak badira edo eskatzaileak gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortua badu, diru-laguntza gehienez ere % 60koa izango da, 1.800 euroko kopurura arte.
Finantza daitezkeen gastuak hauek dira:
-
Enpresa eratzeko gastuak: irekitzeko lizentzia, jarduerako lizentzia, negozioa martxan jartzeko pagatu beharreko beste tasa batzuk, notariotzako eta erregistroko gastuak.
-
Errentamenduko gastuak, alokairu-kuotak.
-
Segurantza Sozialeko langile autonomoen erregimen berezian kotizazioa pagatzeari dagozkion kuotak.
-
Pertsona enplegatuak kontratatzearen gastuak. Nominak eta Segurantza Sozialeko kotizazioak.
-
Jarduera abian jartzeko eta haren kudeaketa administratiborako aholkularitzako eta gestoriako gastuak.
Merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonaletako enpresa berri batu sortu duten eta merkataritzako jarduera duten pertsona fisiko nahiz juridikoak izan ahalko dira oinarri hauetan arautzen diren laguntzen onuradun, betiere ondoko baldintza hauek betetzen badituzte:
-
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Segurantza Sozialeko dagokion erregimenean hasierako alta 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera eman izatea.
-
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan jarduera berean edo antzekoan matrikulatuta egona ez izatea zeinetarako laguntza eskatzen duten enpresa sortu aurreko sei hilabeteetan.
-
Egoitza soziala eta fiskala Lasarte-Oriako lantoki batean izatea.
-
Lasarte-Orian establezimendu bat izatea, zona baimendunean sarbide publikoa duena eta aurkeztu beharreko bideragarritasun-planean deskribatutako jarduera garatuko duena.
-
Ez da enpresa berritzat joko lehenagotik zegoen jarduera bat eskualdatzetik datorrena, baldin eta enpresaren titular berriak ahaidetasunezko erlazioren bat badu enpresa-jarduera eskualdatzen duen pertsonarekin, haren ezkontidearekin, ondorengoekin eta bigarren mailara arteko odolkidetasunezko edo ahaidetasunezko gainerako ahaideekin.
-
Mikroenpresa izateko baldintza betetzea, hau da, gehienez ere 10 pertsonari lan ematekoa.
Programa honetan aurreikusitako laguntzak ezingo zaizkio diruz lagundutako gastu berengatik jasotako beste ezein laguntzari metatu. Gainera, negozioaren bideragarritasuneko programa bat aurkeztu beharko dute.
Informazio gehiago udalaren webgunean edo enplegu-dinamizatzailearekin kontaktatuz:
- 943.376.179
- d.avila@lasarte-oria.eus
Informazio gehiago eta dokumentazioa