Albisteak
Ireki da 2018ko Inauterietarako diru-laguntzen deialdia
2017-12-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Diru-laguntzak eskatzeko epea urtarrilaren 10 arte egongo da irekita. 12.253 euroko kopurua dago zuzendua programa honi.
Laguntzak 2018.ko Inauteriekin zerikusia duten jarduerak garatuko dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahalko dituzte, bai eta Inauterietako konpartsek ere. Guztira, 12.253 euroko kopurua zuzendua dago programa honi.
Bete beharreko baldintzak dira diru-laguntzen eskatzaileen erregistro orokorrean alta emanda egotea eta behar bezala betetzea diru-laguntzaren eskaera-orria, zehatz-mehatz azalduz garatuko duen programa eta gastu-sarreren aurrekontua.
Balorazioko irizpideak honako hauek dira:
- Parte-hartzaileen kopurua, 20 puntu.
- Programak edo jarduerak egina duen ibilbidea eta errotze-maila, 10 puntu.
- Antzeko proposamenekiko koordinazioa, 10 puntu.
- Programaren aurrekontua, 40 puntu.
- Entitatearen edo konpartsaren jarraikitasuna eta fidagarritasuna, 5 puntu.
- Programaren edo jardueraren finantzazio-tasa, 15 puntu.
GAO iragarkia 2018ko deialdia GAO oinarrien iragarkia