Albisteak
Ireki da 2017ko Inauterietarako diru-laguntzen deialdia
2017-01-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Diru-laguntzak eskatzeko epea urtarrilaren 26tik otsailaren 8ra egongo da irekita. 12.000 euroko kopurua zuzendua dago programa honi
Laguntzak 2017ko otsailaren 23tik 28ra bitartean Inauteriekin zerikusia duten jarduerak garatuko dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahalko dituzte, bai eta Inauterietako konpartsek ere. Guztira, 12.000 euroko kopurua zuzendua dago programa honi.
Bete beharreko baldintzak dira diru-laguntzen eskatzaileen erregistro orokorrean alta emanda egotea eta behar bezala betetzea diru-laguntzaren eskaera-orria, zehatz-mehatz azalduz garatuko duen programa eta gastu-sarreren aurrekontua.
Balorazioko irizpideak honako hauek dira:
- Parte-hartzaileen kopurua, 20 puntu.
- Programak edo jarduerak egina duen ibilbidea eta errotze-maila, 10 puntu.
- Antzeko proposamenekiko koordinazioa, 10 puntu.
- Programaren aurrekontua, 40 puntu.
- Entitatearen edo konpartsaren jarraikitasuna eta fidagarritasuna, 5 puntu.
- Programaren edo jardueraren finantzazio-tasa, 15 puntu.