Albisteak
Ireki da 2016ko Inauterietarako laguntzen deialdia
2015-11-30 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Diru-laguntzak eskatzeko epea abenduaren 9tik 18ra egongo da irekita. Aurten, gehienezko zenbatekoa 2.000 € da.
Laguntzak 2016ko otsailaren 4tik 9ra bitartean Inauteriekin zerikusia duten jarduerak garatuko dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahalko dituzte, bai eta Inauterietako konpartsek ere.
Banakako diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa gehienez ere 2.000 €-koa izango da.
Bete beharreko baldintzak dira diru-laguntzen eskatzaileen erregistro orokorrean alta emanda egotea eta behar bezala betetzea diru-laguntzaren eskaera-orria, zehatz-mehatz azalduz garatuko duen programa eta gastu-sarreren aurrekontua.
Balorazioko irizpideak honako hauek dira:
-
Parte-hartzaileen kopurua, 20 puntu.
-
Programak edo jarduerak egina duen ibilbidea eta errotze-maila, 10 puntu.
-
Antzeko proposamenekiko koordinazioa, 10 puntu.
-
Programaren aurrekontua, 40 puntu.
-
Entitatearen edo konpartsaren jarraikitasuna eta fidagarritasuna, 5 puntu.
-
Programaren edo jardueraren finantzazio-tasa, 15 puntu.