Albisteak
Ione Zabala lasarteoriatarra, mural-lehiaketako irabazlea
2015-03-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Duela hilabete batzuk, Lasarte-Oriako hirugarren sektorea indartzeko helburuarekin, “Biziberritzen” proiektua jarri zen martxan. Ekimen berri honek hiru arlo ezberdin jorratzen ditu: lehenengoa, dagoeneko funtzionamenduan dagoen Tratu On Bat webgunea, herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuentzako erakusleiho digital bat; bigarrena, udalerriko lokal komertzial hutsak berraktibatzeko ekimena; eta, azkenik, Guztion Lasarte-Oria egitasmo artistikoa.
Proiektu berritzaile honen helburua degradaturik dauden espazio eta hormetan interbentzio artistikoak eginez udalerriko irudia hobetzea da, modu horretan herritarrak udalerrian ibiltzeko joera sustatu eta herriko komertzioetan positiboki eragin dezan. Horretarako, proiektuaren lehengo fase honetan mural-lehiaketa ireki bat antolatu da, eta erdigunean kokaturik dauden 5 horma txukundu eta margotuko dituzte lehiaketako irabazleek.
Azken hilabete hauetan, herriko hainbat artistarekin eta Antxota artista-elkartearekin biltzen aritu da Udala, eta guztien artean Margoketa-Eguna antolatu dute. Bertan, herritar ugarik parte hartu dute, eta udalerriko hainbat horma apaindu dira, herri biziago eta erakargarriago bat egiteko helburuarekin.
Hain zuzen, ostiralean, udalbatzarren aretoan banatu ziren sariak lan horren protagonista izan diren bost artistentzako izan dira. Izugarrizko lana egin dute, eta, haiei esker, Lasarte-Oriak baditu beste bost artelan.
Irabazleak honako hauek dira:
1. Ione Zabala, 1.500 euro
2. Estibaliz Vera, 1.250 euro
3. Miguel Angel Medina, 1.000 euro
4. Alejandro Gonzalez, 300 euro
5. Juan Carlos Arango, 300 euro.