Albisteak
Instalatuta dago hondakin organikoarentzako poltsak banatzeko makina
2017-08-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak makina berri bat instalatu du, kontainer marroietan hondakin organikoak uzteko poltsak biodegradakorrak banatuko dituena. Makina hori udaletxe zaharreko sarreran dago ipinia.
Poltsa biodegradakorrez berriro hornitu beharra duten pertsonek udaletxe zaharrera etorri beharko dute kontainerreko txartelarekin. Makinak txartela txartel-irakurgailura hurbildutakoan ematen ditu poltsak, 50 poltsako sorta banatuz. Erabilera desegokiak saiheste aldera, erabiltzaile bakoitzak 4 hilean behin eskuratu ahalko ditu poltsak.
Joan den uztailean eta abuztuan poltsa biodegradakorrak kaleko merkatuan jaso zituztenek ezingo dute makina erabili datorren urriaren 25era arte, harik eta 4 hilabeteko epea igaro den arte.
Makina banatzailean gorabeheraren bat gertatuz gero, berria baita eta probako epe bat pasatu behar baitu, udalari jakinarazi behar diozue, eta handik arazoa lehenbailehen konpontzen saiatuko dira.