Albisteak
Instalakuntza elektrikoen inguruko enplegurako prestakuntza programa
2016-10-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Instalakuntza elektrikoen inguruko enplegurako prestakuntza programa abian jarriko da Buruntzaldea-Beterriko langabetuei zuzendua. Enplegu planari esker 10 kontratu konpromiso izango ditu ikastaro honek.
Prestakuntza Usurbilgo Lanbide Eskolak emango du bere instalazioetan. Egitasmoa Lanbidek diruz-lagundu eta eskualdeko udalerriek kofinantziatzen dute.
Enplegu planean parte hartzeko prestakuntza atala egoki gainditzea baldintza izango da, baita Buruntzaldea-Beterriko herriren batean (Andoain,Astigarraga,Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatuta egotea.
Egitasmoa 55 urtetik gorako langabetuei lehentasunez, epe luzeko langabetuei, DBE onuradunei, eta 35 urtetik beherako (lehen enplegua) langabetuei zuzendua dago.
Guztira 5 hilabeteko 6 kontratu eta 3 hileko 4 gauzatuko dira, lantoki ezberdinetan banatuta, bertako elektrikariaren eta lan-taldearen laguntzaile gisa.
Informazio gehiago Usurbilgo Udalako Garapen eta Hezkuntza Sailean (943 371951) edo Zubietako Lanbide Eskolan (943 364600)