Albisteak
Ingaterk Consulting enpresak Lasarte-Oriako irisgarritasun-plan berria egingo du
2017-09-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak Ingaterk Consulting enpresari adjudikatu dio udalerriko irisgarritasun-plan berri bat egiteko lana, 38.587 euroan. Lana burutzeko epea 12 astekoa da.
Kontratatutako enpresa aholkulariak aurkeztu duen proiektuak 4 esparru ezberdinetan aztertuko du irisgarritasuna:
-
bide publikoak
-
udalaren eraikin publikoak
-
garraiobide publikoak
- komunikazioa
Estudioak gaur egungo egoeraren hasierako analisi bat aurreikusten du. Hori egindakoan, etapaka jarduteko proposamen bat landuko da, irtenbide zehatzekin eta dagozkien aurrekontuekin.
Lan guztian zehar, herritarrek parte hartzeko prozesu bat planteatu da, auzo-elkarteei, merkatariei, mugikortasun murriztua edo premia bereziak dituzten pertsonei, guraso-elkarteei eta, oro har, beren ekarpenak egin nahi dituzten lasarteoriatar guztiei zuzendua.
Prozesu partizipatibo horretan hiru bilera egingo dira, eta horietan jasoko dira joandako pertsonen ekarpenak. Lehenbizikoan, irisgarritasun-planaren helburuak eta garapen-prozesua aurkeztuko dira. Bigarrenean, lortutako diagnostikoa aurkeztuko da. Eta hirugarren bileran, irisgarritasun-planaren proposamena aurkeztuko da.