Albisteak
Inbertsio berriak kirol-ekipamenduetan
2017-12-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak hobekuntzako hainbat inbertsio egin ditu Maialen Chourraut kiroldegian, Loidibarren frontoian eta trinketean, guztira 34.399 euroan.
Maialen Chourraut kiroldegi munizipalean hobekuntzako inbertsio hauek egin dira:
-
Tarte Kooperatiba Elkartea kontratatu da, galdara-gelako galdara txikia ordezteko, 17.372 euroan.
-
Pavitec 2000 kontratatu da, desgaitasuna duten pertsonentzako aldagelan zoruaren gehiegizko inklinazioa zuzentzeko, 5.358 euroan.
-
Satrustegi Sonido kontratatu da, telebista-zirkuitu itxiko kamera ordezteko, 3.441 euroan.
-
Era berean, Arkasuso Systems enpresari enkargatu zaio aire-gortina baten instalazioa, kiroldegiko gune batzuetan oraindik ere irauten duten kondentsazioak ezabatzeko. Kostua 3.430 eurokoa izango da.
Azkenik, sarea ipiniko da Loidibarrengo frontoiaren atzealdean eta trinketaren eskuinaldean, pilotak kantxatik ateratzea ekiditeko, behin eta berriz gal ez daitezen eta horrek segurtasunaren aldetik eragin ditzakeen arazoak saihesteko. Sarea instalatzeko lanek 4.798 euroko aurrekontua dute.