Albisteak
Inauterietan Okendo plazako karpako taberna kudeatzeko aukera
2014-02-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
Lasarte‑Oriako Udalaren Gazteria, Festak eta Kirolak Departamentutik, herriko irabazi‑asmorik gabeko elkarteak eta entitateak (kulturaren eta kirolen arloko taldeak, elkarte solidarioak, etab.) inauterien festan parte hartzera gonbidatu nahi ditu, Okendo Plazan martxoaren 1ean eta 2an ipiniko den karpan taberna bat jartzeko aukera emanez.
Horrela, eta elkarte eta talde horiek herrian egiten duten lan baliotsua kontuan izanda, helburua beraien eguneroko jardueretan aurrera jarraitzeko bidea erraztuko dien diru extra bat eskaintzea da Lasarte-Oriako inauterien alde lan egiteko.
Hautatutako taldearen edo entitatearen erantzukizuna izango da martxoaren 1ean eta 2an taberna ipintzea eta ustiatzea, bai eta programaziorik aurreikusita ez dagoenean hura kontrolatzea ere, eta handik ateratako etekin guztiak talde edo entitate hautatuarentzat izango dira.
Interesaturik dauden talde eta entitateek aldez aurretik justifikatu beharko dute hura kudeatzeko gaitasun eta pertsonal nahikoa badaukatela.
Prozedura honako hau izango da:
1. Deialdi irekia udalerriko talde eta entitate guztiei. Interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute otsailaren 15a baino lehen udaletxeko erregistroan.
2. Onartutako eskaera guztiekin lista bat egingo da, eta zozketa eginez zehaztuko da zeinek kudeatuko duen 2014ko Inauterietako taberna.