Albisteak

Inauguratu da Juanjo Mendiluzeren omenez egindako eskultura

2017-10-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ekitaldi  xume batean eta ehunka herritarren aurrean, jada inauguratu dute Juanjo Mendiluzeren eta boluntariotzaren omenezko Argizaiola eskultura Jesus Zaballos alkateak, Gotzon Huegun egileak, Julio Valiente Danok-Kideko lehendakariak eta haren alargun Ixabel Zuaznabalek.

Ekitalde honen bidez berriro jartzen da 1997an instalatu eta lapurtutako eskultura. Zaballosek bere poza adierazi zuen aurkezten zen lanaren aurrean: boluntariotzari omenaldia eta haren alde hainbeste lan egindako lasarteoriatarrari. Alkateak, bere hitzetan, haren pertsonaren eta Danok-Kideren garrantzia azpimarratu zuen, ekarpen handia egin baitio eta egiten ari baitzaio gure herriari.

Gotzon Huegunek gogorarazi zuen orain dela 20 urte jarri zuela Juanjoren omenezko lehenengo eskultura, eta behin berreskuratuta, berriro jarriko dela udaletxean. Oraingo honetan, Markinako marmol beltzez egin da argizaiola, sendoagoa eta Juanjoren eta boluntariotzaren izpirituarekin bat datorrena.

Ondoren, Danok-Kideko lehendakari Julio Valientek, bere bizitzaren deskribapen bat egin zuen, harentzat borondatezko lanak zuen garrantzia azpimarratuz, inor ezinbestekoa ez den ahalegin komuna delarik.

Juanjo Mendiluzeren alargun den Ixabel Zuaznabarrek itxi zuen inaugurazioa, hunkituta, eskerrak emanez eskultura berri hau posible egin duten pertsona guztiei, besteen aldeko lan-izpiritua mantentzeko ahaleginagatik.  Senarra harro egongo zela baieztatu zuen.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna