Albisteak

Hurrengo ostiralean Lasarte-Oriako ONGI ETORRI bideoa aurkeztuko da

2015-02-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Azken hilabeteetan Udala, herriko elkarte ugari, bideogile, musikari, bertsolari eta dantzari adituekin lanean aritu da gure Udalerria ordezkatuko duen bideo anitz bat egiten. Horrela, gure udalerriak kanpora transmititzen duen irudia indartzea da asmoa eta etorri nahi dutenei gu ezagutzeko aukera emango diegu.

 

Udalerri asko dira beraien burua bideo, argazki edo bestelako medioen bitartez aurkezten dutenak. Bertan, norberak dituen ezaugarri ikusgarrienak: inguru, ikuspegi, eraikin, orografia, gastronomia, kale eta bestelakoak erakutsi ohi ditu kanpotik datorrenari herrian topatu dezakeenaren inguruko aurrerapen bat egiteko.

 

Modu horretan, guk ere gure altxorrik preziatuena erakutsi nahi diogu kanpotik Lasarte-Oriara etorri nahi duenari: lasarteoriatarrak. Herri anitza eta bizia gara, urte osoan zehar herriko plaza betetzen duten ekitaldi ugari antolatzen dituzten ia 100 elkarte edo taldek osatzen dute gure udalerria eta munduko txoko guztietako kulturak biltzen gara Gipuzkoako alde honetan.

 

Udalerriko elkarte gastronomiko, kultural, kirolari, dantzari eta bestelako asko agertzen dira 5 minutu irauten duen kolore askotako bideoan, guztira 300 pertsona baino gehiago. Gainera, 20 lagunek parte hartu dute MakuluKen herriko taldeak sortu duen musikaren ekoizpenean, Kukaka dantza eta antzerki eskolak jende andana koordinatu eta koreografia guztiak prestatzen aritu da, eta azkenik, Eztiphoto izan da bideoa osatzeko orduak grabatzen aritu dena.

 

Eginiko lan guztia hurrengo ostiralean, otsailaren 20an, arratsaldeko 19:00etan Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan aurkeztuko da. Ekitaldi txiki bat prestatu da horretarako eta bideoa pantaila handian ikusteko aukera izango dugu. Beraz, herritar guztiak gonbidatuta zaudete.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna