Albisteak
Hurrengo asteburuan herria ipuin eta komikietako pertsonaiez beteko da
2015-02-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
Urtetik urtera Lasarte-Oriako inauteriak indar gehiago hartzen ari dira eta gero eta jende gehiago animatzen da festan parte hartzera mozorrotuz. Era berean, konpartsa mordo batek beraien karrozak prestatu eta desfile koloretsua egin ohi dute. Horrela bada, azken urteetan konpartsa hauen parte hartzearekin antolatzen da inauterietako egitaraua.
Irailean asten dira bilerak egiten Udala eta lagun talde hauen artean, eta urrian inauterietako gaia aukeratzeko herritarren ekarpenak jasotzen dira, ondoren azaroan aurkeztu eta guztiok arropak aukeratzen eta karrozak eraikitzen hasi gaitezen.
Aurten, iazko antzeko egitaraua izango da eta bi egunetan zehar izango dugu festa herrian. Alde batetik, larunbatean mozorro eguna izango da, konpartsa guztiak kalera aterako dira beraien jantziekin desfilatuz festa giroan eta musika izango da Okendo plazan. Eta beste aldetik, igandean euskal inauteriak ospatuko dira kaleetan zehar. Ohiko janzkiak jantzi, dantza egin eta azken orduan Okendon hartza erreko da.
Gainera berrikuntza bat ere izango du aurtengo inauteriak: Karroza lehiaketa. Konpartsa guztien artean aurtengo karrozarik politena hautatuko dute eta hurrengo larunbatean egingo duten desfilea berak irekiko du.
Egitarua:
Otsailak 12 osteguna
19:00 Udaleko Musika-Eskolaren Kontzertu Bufoa Manuel Lekuonan.
Otsailak 13 ostirala
15:30 Inauteri-festa eskoletan. Musika-festa Sasoetan, eta ondoren txokolate-jana. Euskal Inauteria
Garaikoetxean.
OTSAILAK 14 LARUNBATA
12:00 Parte-hartzaileen elkartzea, Lasarte-Oriako Konpartsen aurkezpena, Okendo Plazan, KALEAN txarangak girotuta. Sagardo barrikote-pintxoa Okendo Plazan, mozorroturik agertzen diren guztientzat.
12:30 pintxo-poteoa, KALEAN txarangak girotuta.
14:00 Konpartsa lehiaketa eta irabazleari sari banaketa.
14:30 Bazkari herrikoia Okendo Plazako karpan. ** bakoitzak bere bazkaria eraman behar du
15:45 Bingoari hasiera AHemendik At@ koreografiarekin Gazteklubaren eskutik, Okendoko karpan
16:00 Super Bingoa Okendon.
16:30 Konpartsen elkartzea Okendo Plazan, eta desfilean hasi baino lehen, TXOKOLATE banaketa konpartseroen artean.
17:00 Desfilea, honako konpartsa hauek parte hartuko dutelarik: Zentro Zibikoa, Zabaleta, Tekila, Naste Borraste, Larramendi, Jalgune, Ttakun, Intzak Parrandan, eta Zakili Beldur. Ibilbidea, Okendo Plazan hasiko da, Kale Nagusian eta Zumaburun barrena ibiliko da, geldialdi bat eginez Jubilatuen Elkartean eta beste bat Arrieskalleta elkartearen parean, Tajamarreko biribilgunera iritsiko da eta, Sasoetan barrena buelta eman Hipodromo Etorbidetik Okendo Plazan bukatuko da 19:00ak aldera.
19:00 Elektrotxaranga OHENIAN herriko kaleetan zehar ibiliko da 21:00ak arte.
23:00 MAKRO DISKOTEKA Okendoko karpan 03:00arte
OTSAILAK 15 IGANDEA
12:00 EUSKAL INAUTERIAK konpartsa hainbat ekintza burutuko ditu Okendo Plazan: herriko elkarteen konbokatoria, herritarrei konbokatoria, dantza eta kantua elkarte eta herritarrekin, sagardo eta txorizo dastaketa.
17:00 Txokolate jana Atsobakarren
17:30 EUSKAL INAUTERIAK konpartsa abiatuko da: Atsobakar Kalea, Donosti ibilbidea, Kale Nagusia, Ola kaleako errotondaraino, Kale Nagusia, Hipodromo etorbidetik jeitsi eta Okendo Plazan bukatu.
19:00 Dantza eta Artza erretzea Okendo plazan.
Beraz, Udaletik herritar guztiak festa hauetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Balkoietan koloretako apaingarriak eta telak jarri, asteburu osoan zehar mozorrotu eta batez ere, ondo pasa eta gozatu festa hauetan.