Albisteak
“Hozkailu Solidarioa”ri buruzko hiltzaldia
2016-10-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako boluntario talde batek, Udal honetako Zerbitzu Sozialak departamentuarekin batera, “HOZKAILU SOLIDARIOA” izeneko proiektua garatu du gure udalerrian, helburua delarik herritarrak kontzientziatzea janaria ez dela zaborra, eta beraz, ez dugula bota behar. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kulturetxearen ondoan dago kokatua hozkailua.
Sozioekonomiako departamentuaren bidez eta establezimendu laguntzaileak identifikatzeko, pegatina bat prestatu da proiektu honetan parte hartu nahi duen horok bere negozioan jar dezan.
Ostalaritza negozioekin bultzatu nahi dugun kanpaina ezagutzera emateko, urriak 10 astelehenean, goizeko 11:00etan Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan bilera informatibo bat antolatu da.