Albisteak

“Hozkailu Solidarioa” Lasarte-Oriara iritsi da

2016-06-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak gaur goizean aurkeztu du “Hozkailu Solidarioa” programa. Udalbatzak solidaritatearen alde eta janariaren balioaz kontzientziatzearen alde egiten duen apustu bat. Hozkailua Kulturetxearen ondoan ipini da.

Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotzia eta Javier Goikoetxea eta Fernando Caballero programako arduradunak lagun zituela, azaldu du ekimenaren asmoa dela herritarrak kontzientziatzea janariaren balioaz eta elikagaiak alferrik ez gastatzeko beharraz. Premia gehien dutenenganako solidaritatearen aldeko apustua ere bada.

Zaballosek nabarmendu du instituzioak ez daudela DBEak edo larrialdiko laguntzak emateko bakarrik, baizik baita beste ekimen batzuetarako ere, hala nola lehendik abian jarritakoak (janaria banatzea edo eskolako materiala erosteko laguntzak ematea) eta orain martxan jarri dugun hau. Alkateak herritarrei deia egin zien proiektuarekin kolaboratzeko eta zibismoaren alde egiteko.

Lourdes Acevedok, bestalde, azpimarratu zuen kontzientziatu beharra dagoela janaririk alferrik ez gastatzeko, eta horretarako garrantzizkoa dela txikienekin lan egitea. Ikastetxeetan entregatuko den liburuxka baten bidez, eta “Hozki” pertsonaiaren bidez, gaia eskolan landu nahi da. Horretarako, informazio-liburuxkaz gain, janaria alferrik ez gastatu beharra landuko da eskolan. Horrez gain, gutun bat bidaliko zaie inguruko ostalaritza-zentroei, ekimenarekin kolabora dezaten.

Programaren antolatzaileen aldetik, Javier Goikoetxeak Udalari eskerrak eman zizkion proiektuari harrera egiteagatik, zeren, bere esperientziaren arabera, ausardia eskatzen baitu hori martxan jartzeak. Hasiera batean proba bat izan zena, funtzionatuko ote zuen ikusteko, jadanik funtzionatzen duen esperientzia bihurtu da bederatzi udalerritan, hala nola Galdakaon, Plentzian, Valentzian, Bartzelonan edo Pinton.

Ideiaren atzean osasun publiko teknikariekin eta abokatuekin urtebetez egindako lana dago, proiektuaren bideragarritasuna eta segurtasuna bermatzeko.

Programa hau herritarrei zuzentzen zaie oro har, baina baita establezimenduei ere, janari-soberakinak hozkailuan sar ditzaten, hartara janari horiek behar dituzten beste pertsona batzuek baliatzeko modua izan dezaten.

Kontzeptua da haurrak “kontsumo kontzienteaz” eta integrazio sozialaz kontzientziatzea. Gauza ez da janaria behar dutenei ematea, nahiz hori ere egin behar den, baizik eta, janaria alferrik gastatu ordez, une horretan behar duenaren esku jartzea.

Hozkailu horretara kontsumituko ez den edozein janari eraman daiteke, ontziratua edo egun horretan bertan prestatua, betiere hotzaren katea ordu-erdi baino gehiagoan eten gabe, horrek bermatuko baitu produktuaren kalitatea. Ezin da arrautzarik edo haragi gordinik eraman. Eta jakiak ontzi gardenetan sartu behar dira, zein egunetan kozinatu diren adieraziz. Kontsumitzeko moduan ez dauden janarien mantentzea, garbitzea eta erretiratzea astean behin egingo da.

Produzitzen diren elikagaietatik gutxi gorabehera erdiak inoiz ez dira komertzializatuak izatera iristen, dela itxuragatik, dela kontsumoko datagatik, eta horregatik denda, jatetxe, taberna, frutategi eta supermerkatu askok zakarretara botatzen dituzte.

Janarien zarrastelkeria hori ebita daiteke “Hozkailu Solidarioa” proiektuari esker. Proiektua hozkailu eskuragarri bat instalatzean datza. Hozkailu horretan eguneko edozein ordutan eta urteko edozein egunetan utz daitezke janari-soberakin horiek, eta behar dituen edonork baliatu ahalko ditu. Enpresa batentzat hondakina dena familia batentzat produktu solidario bat izan daiteke, aprobetxatzeko modukoa eta autogestionatua.

Proiektuak sari asko jaso ditu, eta munduko 100 proiektu eragingarrienetako bat bezala aitortua izan da. Hala, “Building a Strong Foundation” saria jaso du, gizartearekin konprometitutako proiektu sozialei ematen zaien saria. Euskadin Deiak eta Kutxabankek antolatutako Solidarioak 2016 sariak lortu ditu.

Informazio gehiago:

www.neverasolidaria.org

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna