Albisteak
Hornidurako III Adarrean mekanismo berri bat jartzea
2015-11-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Astigarragako Ergoien auzotik igarotzen den III Adarrean erregistro berri bat jartzeko xedearekin, ubide horretatik egiten den hornidura aldi baterako eten egingo da, datorren ostegunean, hilak 26, goizeko 8.00etatik gaueko 22.00ak arte.
III Adarrak hornitzen dituen ur-biltegiek (Lasarteko eta Belartzako EUBBek) nahiko autonomia dutenez, aipaturiko epealdian ur- hornidura bermatua egongo da; hortaz, biztanleriaren ur-hornidura ez da etengo.
Informazioa zabaltzeko edo honi buruz argitasunik behar izanez gero, jar zaitezte harremanetan AUSAko Hornikuntza arloko buru den Xabier Arzelus Aramendi jaunarekin, udal Zerbitzu Teknikoen esanetara aurkitzen dena.
Guzti hau Ordezkaritza eta Ur-Zerbitzu horren ezagutzarako eta ondorioetarako jakinarazten da.