Albisteak

“Hondakinak gure herrian” ikasturte honetako Eskolako Agenda 21eko gaia

2018-04-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Landaberri eta Sasoetako 1.500 ikasle inguru dira Hondakinak aztertzen ari direnak, nola sortu hondakin gutxiago eta nola kudeatu hobeto sortzen ditugunak, bai eskoletan, bai etxean, bai herri mailan ere.

Bederatzi urte pasa dira jada, Lasarte-Oriako udalak, herriko Lehen Hezkuntzako bi ikastetxeekin batera, Eskolako Agenda 21 programa martxan jarri zuenetik. Urte hauetan gai ugari landu da: ura, energia, biodibertsitatea, aniztasun kulturala, elikadura eta mugikortasun jasangarriak… 2017-2018 ikasturtean gai berri bat dugu gure artean, HONDAKINAK, gaurkotasun handiko gaia.

Programaren antolaketa:

Ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan, ikasleak arazoaz jabetzen ibili ziren. Ondoren bakoitzak bere ikastetxeko diagnostikoa egin zuen, hau da, aztertu zuten ea “hondakinen” gaia behar bezala lantzen ote zen eta nola hobetu bertan sortzen dituzten hondakin desberdinak.

Bigarren hiruhilekoan, herria aztertzeko txanda izan da. Behaketa eta etxean eta kalean egindako galdetegien bidez bertan egon daitezkeen arazoak antzeman eta zerrendatu dira.

Hirugarren hiruhilekoan, Aste Santuko oporren bueltan, ikasmaila desberdinetan egindako lana bateratuko dugu eta bi ikastetxeetako ikasle ordezkariak Foro batetan elkartuko dira gaia hobetzeko hartutako konpromisoak eta Udalari egin beharreko proposamenak adosteko.

Herriko alkate eta hainbat ordezkariekin maiatzaren 30ean dugu hitzordua. Orduan ezagutuko dira aurtengo lanaren emaitzak eta Udalak ikasleen proposamenei emango dien erantzuna.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna