Albisteak
Hobekuntzak udal kiroldegian
2014-07-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udal Kirol Zerbitzuen eskaintza eta erabiltzaileen erosotasuna hobetzea helburu izanik Lasarte-Oriako udalaren kirol instalazioetan hainbat berrikuntza egiten ari dira:
- Takilak ixteko norberaren giltzarrapoa erabiltzea bultzatuko da, euroarekin eta giltzarekin ibiltzea baino askozaz ere erosoagoa delako.
- Lasarte-Oriako udal kirol instalazioen sarrera kudeatzeko hatz-markaren erabilera baliatzen hasi dira; hatz-marka udal kiroldegiaren bulegoan hartzeko eguna asteazkenetan finkatu da, jendea artatzeko ordutegian.
- Aurrerantzean bazkideentzat kirol txartel berriak erabiliko dira Buruntzaldea mailan, txartel hauek kirol instalazioen sarrera kudeatzeko gertutasuneko txipa dute eta erabiltzailearen argazki digitala daramate inprimatua; txartelak gutxienez, 5 urteko iraupena du.