Albisteak
Hitzorduak Alkatearekin
2015-07-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballosek bando bidez jakinarazi du alkatetza zabalik egongo dela astelehen eta asteazken arratsaldeetan, hala nahi duten lasarteoriatar guztiak hartzeko.
Zaballosen hitzetan; “Lasarte-Oriako alkate naizen aldetik, nire lehen konpromisoa lasarteoriatar guztiei entzutea da. Ez dut gure udalerria gobernatzeko beste modurik ulertzen ez bada herritarren kexak, beharrak eta proposamenak aintzat hartuz”.
Horretarako, Alkatetzako bulegoaren ateak irekitzea erabaki du, astelehen eta asteazken arratsaldeetan, bere alkatearekin bilera egin nahi duen edonori arreta eskaintzeko. Nahi duenak hitzordua eska dezake: Alkatetzako 943 376 178 telefonora deituz, edo e-mail bat bidaliz alkatetza@lasarte-oria.eus helbidera.