Albisteak
Hitzarmena sinatu da Lanbidek kaltetutakoen plataformarekin
2016-12-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta Lanbidek kaltetutakoen plataformako ordezkari Victoria Molinak hitzarmen bat sinatu dute, zeinen bidez elkarteak 3000 euroko laguntza jasoko du bere jarduerak garatzeko.
Hitzarmena sinatu ondoren, doako plataforma honek doako aholkularitza eta laguntza juridikoaren alorrean egiten duen lanaren garrantzia azpimarratu zuen alkateak.
Lanbidek kaltetutakoen plataformak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
- Kasuak modu indibidualizatuak aztertu eta langile sozialari detektatutako egoera, kaltetutako eskubidea eta garatu beharreko eginbide juridikoa adieraziko zaizkio. Gainera, dagokion alegazioen idatzia idazten eta aurkezten lagunduko zaio, eta auzitara joz gero, doako justizia tramitatuko zaio.
- Laguntza sozialeko lanak egingo ditu Udalaren Zerbitzu Sozialetako erabiltzaileekin: zerbitzutik deribatutako pertsonak astean behin atendituko ditu, eta lagundu egingo die beharrezkoa den dokumentazioa biltzen, eta Lanbideko abokatuarekin duen lehenengo hitzordura lagunduko die, edo Lanbideko bulegoetara beharrezkoak diren gestioak egitera.