Albisteak
Hitzarmena sinatu da Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkartearekin
2016-02-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak José Usabiaga Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkarteko ordezkariak gaur sinatu duten hitzarmenaren bidez, elkarteak 2000 euro jasoko ditu.
Alkateak nabarmendu zuenez, lasarteoriatar horiek egiten duten lan garrantzitsuari esker funtzionatzen dute gure osasun-zerbitzuen sistemak eta gure operazio-gelek. Odol-emaile guztiei eskertu zien beren ekarpen solidarioa, hain ondasun baliotsua den odola eskaintzen baitute.
Hitzarmen honen bidez, Odol-Emaileen Elkarteak egiten duen lana babestu nahi da eta finantzatzen lagundu, herritarren artean odolaren donazioa sustatzeko eta, ondorioz, odol-ateratzeen programazioa garatzeko.
Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkarteak konpromiso hauek hartzen ditu:
-
Lasarte-Oriako udalerrian odolaren donazioa sustatzea.
-
Lasarte-Oriako herrian odola ateratzeko hamabi donazio-aldi programatzea eta gauzatzea.
-
Lasarte-Oriako Udalaren logotipo instituzionala jartzea egiten duten propaganda guztian.