Albisteak

Hitzarmena Lan eta Lan antzerki-taldearekin

2017-04-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalaren eta Lan eta Lan antzerki-talde amateurraren artean sinatutako hitzarmenaren bidez, taldeak hiru antzezlan eszenaratuko ditu aurten.

Jesus Zaballos alkateak eta Guadalupe Mazuela EPAko Lan eta Lan Beti Lan taldeko presidenteak hitzarmen bat sinatu dute. Horren bidez, Lasarte-Oriako Udalak Manuel Lekuona kulturetxea dohainik erabiltzen utziko dio, eta bere gain hartuko ditu obrak antzezteko beharrezkoak diren argi eta soinuko gastu teknikoak.

Antzezlan horien antolaketan, Lan eta Lan Beti Lan elkarteak aukera izango du sarrerako prezio sinboliko bat ezartzeko (gehienez 3 €), diru-sarrerak elkartearentzat izango direlarik. Helburua da aforoa kontrolatzea eta publikoaren seriotasuna bermatzea.

Lan eta Lan antzerki-taldeak dagoeneko programatu du obretako bat, martxoaren 8aren kariaz. Antzeztutako obra Ágora de Mujeres izan zen, martxoaren 10ean.

Horrez gain, Errenteriako Itzatu antzerki-taldearen Abuelas a la fuga antzerki-obra programatzea aurreikusita dago maiatzaren 5ean 19:00etan, talde horrekiko kultura-truke moduan.

Antzezpeneko egunean, Lan eta Lan arduratuko da, Manuel Lekuonako pertsonalarekin, leihatilako lanez, jendea kokatzeaz eta sarrerak kontrolatzeaz, horretarako gutxienez bost lagun jarriko dituelarik.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna